Ficha técnica:
15'00 € IVA incluído
Actualmente no disponemos de este producto. Contacta con nosotros para averiguar si podemos conseguirlo o ayudarte a obtener alguna alternativa interesante para ti.
Eduardo Galeano desjabetuen historiaren kontalaritzat har daiteke. Oraingoan, izenburuak dioen bezala, bi aldiz ezabatutako horien ahotsa dakar, emakumeak baitira kontakizun bilduma honen muin eta bizkarrezurra. Batetik, jardun publikoa egin duten emakumeak jasotzen dira liburuan, Rosa Luxemburg, Rigoberta Menchu eta Frida Kahlo esaterako bestetik, mundu osoko hainbat emakume ezezagunen iraultzak eta balentriak. Horrela, haietako bakoitzarekin ate bat zabaltzen digu Galeanok, emakume horien bizitzetan eta, azken batean, emakume horiek gorpuzten eta irudikatzen duten munduetan barneratzeko. Ahanztura gainditzeko konjurua egin, eta norbanakoen bitartez kolektiboaren aldarria egiten du. Eduardo Galeano hil berritan argitaratu zen autoreak berak apailaturiko antologia hau. Bizitzari kantu egiten jarraitzen du idazle uruguaitarrak, ohi duen ahozko kontalariaren maisutasunaz, ez daitezen itzali ez haren ahotsa ez horrek dakartzan mundu horiek guztiak.





 
															
Visítanos y explora una librería única en el corazón medieval de Vitoria-Gasteiz, especializada en cómics, arte, diseño y mucho más. Participa en nuestras actividades culturales y vive experiencias únicas en nuestro Espacio Zuloa.