Envíos gratis nacionales a partir de 60 €

DÜSSELDORFEKO TXIBATOA

Código: 9788410930544

Ficha técnica:

  • EAN: 9788410930544
  • ISBN: 978-84-1093-054-4
  • Autor: LINAZASORO, KARLOS
  • Editorial: EREIN ARGITALETXEA
  • Volumen: 160
  • Edicion: 102025 - 01
  • Dimensiones: 220x150x10
  • Paginas: 104
  • Encuadernacion: RUSTICA
  • Peso: 200
  • Disponibilidad inmediata

18'50  IVA incluído

2 disponibles

Compartir:

Descripción

Düsseldorfeko txibatoak ahots berezi baten bidez kontatzen du Espainiako hegoaldeko auzo baten egunerokoa: kaleetako auto gaizki aparkatuak, parkeko iturri kutsatuak, manifestazio zaratatsuak, auzokideen utzikeria… Karl izeneko protagonista alemaniar zorrotz eta obsesibo baten begietatik ikusiko dugu guztia, legearen betearazle autoizendatu baten ikuspegi kementsu zentzu gutxikoa.

Pasarte barregarriak eta mingarriak tartekatzen dira, bizitzaren miseria eta mundo groteskoa umore beltzaren lenteen bidez erakutsiak. Karlos Linazasorok etxeko markaz janzten du narrazio harrigarri hau ere, ironiaz eta ausardiaz, gogoeta sozial zorrotz eta gupidagabe batekin oreka bilatuan.

Irakurlea barrez lehertzera eraman dezakeen bezala, deserosotasun eta tristura ere pizten ditu. Hizkera bizi-bizian eta tonu probokatzailean idatzia, liburu honek irakurlea behartzen du gizartearen ispilu distortsionatuan bere burua aurkitzera. Literatur jardun ausart eta zirikatzaile baten adibide garbia da.

Reseñas

Qué dicen nuestros clientes

Descubre Zuloa hoy

Sumérgete en un mundo de cultura y cómics.

Visítanos y explora una librería única en el corazón medieval de Vitoria-Gasteiz, especializada en cómics, arte, diseño y mucho más. Participa en nuestras actividades culturales y vive experiencias únicas en nuestro Espacio Zuloa.